Etxebizitza eskubidea defendatzeko egunero borrokatzen dugunok manifestazio hau deitu dugu, ezin dugulako onartu gure bizitzekin negozioa egiten jarraitzea.
Etxebizitza eskubidea izan beharko litzateke, ez espekulaziorako ondasuna. Hala ere, inbertsio-funtsak eta errentatzaileak etekinak pilatzen ari dira, bitartean milaka pertsona etxegabetuak dira, beren auzoetatik kanporatuak edo baldintza duinetan bizitzeko aukerarik gabe. Eta hori guztia Estatua eta alderdi instituzionalen konplizitatearekin, etxebizitza negozio-eredu bihurtu baitute.
Bien bitartean, gure etxeak defendatzeko antolatzen garenok errepresioa, isunak, jazarpena eta poliziaren indarkeria jasaten ditugu. Isilarazi nahi gaituzte, isolatu nahi gaituzte, baina indar gehiagorekin, antolaketa handiagoarekin eta borroka areagotuz erantzuten dugu.
Horregatik, denei deialdia egiten diegu kaleetara ateratzeko. Hau ez da soilik manifestazio bat, urrats bat gehiago baizik, mugimendu sendo, independente eta borrokalari bat eraikitzeko bidean. Aliantzak sortu, kide berriak batu eta elkarren arteko laguntza-sareak indartu nahi ditugu.
Apirilaren 5ean, Estatuko hainbat hiritan kalera aterako gara, mezu argi batekin: "AMAITU DEZAGUN ETXEBIZITZAREN NEGOZIOAREKIN". Etxetik bota bazaituzte, alokairua igo badizute, etxebizitza duin bat eskuratu ezin baduzu, antolatzen ari bazara edo hasteko asmoa baduzu... borroka hau zurea ere bada.
Kaleetan ikusiko dugu elkar.